miércoles, 1 de junio de 2016

orrialde nagusia - página principal
www.munduabizikletazamerikan.blogspot.com

2016-04-01 / 2016-05-04 -- 1.333 km


IBILBIDEA - RUTA




BOLIVIAN

San Pedro de Atacamatik Boliviarako mugara iristeko igoera latza daukagu. San Pedro 2.440 metroan dago eta 45 kilometroan 4.665 metrora igo gara. Duela zazpi urte Koldok ibilbide bera egin zuen Ramon eta Haitzol lagunekin. Ze oroitzapenak. Orduan bezala oraingoan ere lasai hartu eta bi egunetan zatitu dugu igoera. Eskerrak asfalto oneko igoera den!


Igoera osoan zehar eta Boliviarako sarreran zaindari Licankabur sumendia (5.920m) dugu. Ezkerrean ikus daiteke kono forma dotorearekin eta tontorrean elur printzekin.


Txile eta Bolivia arteko mugan gaude eta ingurua uste baino arriskutsuagoa da. Oraindik lehergailu hiltzaileak daude ezkutatuta lurrean.


Licankabur sumendiaren begiradapean iritsi gara Hito Cajon Boliviako mugara. Etxetxo txiki bat eta zaindari bakarra. Pasaportean zigilua jarri eta ekipajea begiratu gabe Bolivian gara!


Mugatik oso gertu dago Eduardo Avaroa Natur Parkeko sarrera. Natur parke hau oso ezaguna da bereziki bertan dauden aintzirengatik. Sarrera ordaindu eta ondoan dagoen aterpean utzi ditugu alforjak. Fermina andereak, aterpeko arduradunak, txoko bat egin digu gure esterilak lurrean jarri eta gaua pasatzeko. Pisurik gabe bizikletak hartu eta bagoaz ondoan dauden Laguna Blanca eta Laguna Verde ikustera.


Bikuina lakuetan. Bikuina gamelidoen artean txikiena da eta llamak eta alpakak ez bezala, hauek basatiak dira. Oso preziatua da beraien artilea eta gaur egun babestutako espeziea da.



Laguna Blanca eta Laguna Verde utzi eta hurrengo egunean Polqueseko termetarantz abiatu gara.


Ingurunea zoragarria da baina badu bere alde itsusia, guretzat nahiko desatsegina gutxienez. Azken urteotan izugarri handitu da Eduardo Avaroa Natur Parkearen sona eta 4X4 ibilgailu pila dabil inguruan gora eta behera hautsak arrotzen. Ez da batere atsegina ondotik pasatzen direnean hauts hori arnastea.


Duela zazpi urte baino hamar aldiz auto gehiago topatu dugu.


Salar de Chaviri gatzagaren ondoan dauden Polqueseko terrmetara iristerakoan ezusteko polita, lau txirrindulari! Bi ingeles eta Logroñoko Olga eta Pablo. Azken hauek duela hiru urte eta erdi atera ziren etxetik bizikletaz eta hementxe topatu ditugu. Turista taldeek alde egin eta sei txirrindulariak lasai gozatu dugu termen goxotasunaz. Bide gogorraren ostean opari ederra benetan.


Gauean elkarrekin kanpatu, afaldu eta gustura ibili gara kontu kontari.


Eguna argitzera doa eta 4.000 metrotik gorako gaueko hotzak termetako berotasunarekin talka egiten du.


Gosari oparo batekin agurtu ditugu lagunak. 4x4etan datozen turistek termen ondoan dagoen aterpean lo egin dute. Gosaritarako zeukaten janari pila soberan geratu da eta otorduak prestatu dizkien aterpeko etxekoandreak, Fructuaosa andereak, geratu den pankeke andana jatera gonbidatu gaitu. Hori tripa-festa! Eskerrik asko Fructuosa.


Oso ongi etorri zaigu gosari oparoa aurretik ibilbide honetako mendaterik garaiena baitaukagu: Paso Sol de Mañana (4.994m). Mendatearen gainetik oso gertu dauden Sol de Mañana geyserrak ikustera hurbildu gara. Lurrari kea dario eta kolorez margotzen ditu inguruak.



Mendatetik Laguna Colorada aintzirara doan bidea txarra baino txarragoa da. Harriz eta hondarrez josia oso nekatuak iritsi gara aintziratik gertu dagoen Huayllajara herrixkara. Hurrengo egunean, herrixkako aterpe batean pisua utzi eta bizikleta arinekin Laguna Colorada gertutik ezagutzera hurbildu gara.


Guretzat bidaia osoko tokirik ederrenetariko bat da. Uraren kolore gorrixka aldatzen doa egunean zehar eta aintzirako zati zuriekin nahasten da. Hori guztia ehunka flamenkoz apaindua. Gezurra dirudi hain toki hotzean, 4.000 metroan, nola bizi daitezken hegazti berezi hauek. Beren kolore arrosarekin koadro paregabea osotzen dute. Ordu batzuk eman ditugu tokiaz gozatzen.

                         

Huayllajarara bueltan Albertak bigarren aldiz gonbidatu gaitu afaltzera. Aterpe hauetako andere guztiak bezala izugarrizko lana egiten du Albertak 4x4etan etortzen diren turista guztientzat afaria eta gosaria prestatzen. Afariaren ordainean harrikoa gure esku geratu da gaur.


Laguna Colorada atzean utzi eta llama eta alpaka artean lehenengo, eta hondarrezko bidetatik geroagoa, Salar de Capina gatzagarako bidea hartu dugu.



Gatzaga honetan meategia bat dago, Capina. Meategi honek Capina gatzagatik Ulexita minerala ateratzen du eta gero mineral hau prozesatuz azido borikoa lortzen da.

       

Meategiko kanpamenduan tokia egin digute eta meatzariekin arratsaldea eta afaria gozatzeko aukera izan dugu.

Salar de Capina gatzagan irten gara natur parketik eta bailara eder batetik behera Mallku-Villamar herrixkara iritsi gara.


Han ezagutu dugu Jimena. Hiru seme-alabekin, bakarrik, denda, jatetxetxoa, hori indarra neska honek duena.


Gure hasierako asmoa Uyuni herritik pasa gabe Salar de Uyuni gatzaga gurutzatuz iparralderantz jotzea zen baina ideiaz aldatu dugu. Potosi hiri ezagunetik hain gertu egonda hura ezagutzeko aukera ez dugu galdu nahi. Hortaz, gatzagara sartu gabe herriz herri Uyuni herrirantz jo dugu. 

Alota herrixkan Natalio kaleko saltzaile jatorra ezagutu dugu. Herriz herri dabil salmentan eta berari esker tuna fruta goxoa dastatu dugu.



Ramaditas herrixkan, Alotan bezala, eskolan lotarako tokia egin digute.


Ordainean, oso nekatuak egon arren, futbol partida gogorra jokatu behar izan dugu eguna bukatzeko. Hau bai ekipo itzela!



Larunbat gaua da eta Ramaditaseko emakumeak beraien dantza tradizionalak dantzatzen topatu ditugu.


Eta Uyunirako bidean topatu dugun beste gauza berezia Bolivian hain ezaguna den kinoa landarea izan da. Kinoa zereal bezala jan daitekeen hazia da eta horrexegatik deitzen zaio sasi-zereala. Gorria, horia edo beltza, uzta jasotzeko garaia da eta horretan topatu ditugu inguruko herrietako biztanle asko eta asko.



Uyunira iristen gaudela Uyuniko gatzagaren gertutasuna inguruko lurraren kolorean suma dezakegu.

                            

Uyuni herrira iritsi, bizikletak eta traste gehienak bertan utzi, eta autobusez bagoaz Potosi hirira.


Potosi. Garai batean munduko hiririk garrantzizkoena eta aberatsena izandakoa Cerro Rico mendiaren magaletan zabaltzen da. XVI. mendetik XVII. mendera arte mendi honetan zegoen munduko zilarrezko meategirik handiena.


Potositik ateratako zilarrarekin aberastu zen hainbat eta hainbat espainiar. Bitartean, milaka eta milaka indigena meategian lan egitera eta bertan hiltzera kondenatu zituzten. 1757. eta 1773. urteen artean eraikitako “Casa de la Moneda” bisitatu dugu. Meategietatik ateratako zilarrarekin egiten zituzten txanponak hemen.


Nahiz eta gaur egun aberastasun hori desagertua den hirian, garai bateko oparotasuna eta handitasuna oraindik nabari daitezke kaleetan zehar paseatuz nonahi agertzen diren kolonia garaiko eliza, etxe eta eraikinetan.


Izugarri gustatu zaigu hiri honetako kaleetatik galdu eta bizi-bizirik dagoela ikustea. Garai bateko aberastasuna beste mota batetako aberastasunean bilakatu da gaur egun. Jendea da gaur egungo altxorra.



Bagoaz Potositik Uyunira, berriz ere autobusez, han dauzkagu bizikletak zain eta irrikatan gauden Uyuniko gatzaga erraldoian barna abiatzeko.

BOLIVIAKO ERRAIETAN GOZATUZ 
 (HEMEN BADAGO GATZIK)
(traducción al final de la entrada)

Turismoaren itzalean hainbeste handitu den Uyuni herria primerako asfaltoarekin utzi dugu atzean eta berehala Salar de Uyuniko gatzagan sartu gara. Sekulako gogoa geneukan.



Izugarria da horrelako gatzaga batean bizikletaz ibiltzea, errepika-ezina. Kilometroak eta kilometroak gatzez ingurukaturik.


3.630 metroan kokatua, munduko gatzezko basamorturik handiena da. Gatzaga honen tamaina erraldoiaz jabetzeko hona hemen datu bat: Nafarroa Garaiak  10.391 km² ditu eta Salar de Uyunik 10.582 km². Gatza gogortuta topatu dugu eta oso erraza izan da bertan kilometroak egitea. Jolaseko toki aproposa da: begiak itxita zuzen jarraitzen saiatu, milaka argazki atera… bazkalordua iritsi eta toki bila hasi beharrik ez dago, dena da gatza. Eseri eta kito.


Gatzagaren erdian hainbat irla aurkitu daitezkeen arren ezagunena Incawasi irla da. Gatzez inguraturiko arroka erraldoi hau ezaguna da bere kaktus kopuru handiagatik.


Iritsi garenean 4X4z etorritako turista andana dago bertan baina ilunabarra gerturatzen  doan heinean badoaz pixkanaka. Azkenean, irlan, turismorako lanean bizi diren biztanleak eta gu bakarrik geratu gara eta ilunabar zoragarriaz gozatzeko aukera izan dugu. Ahaztezina.


Incawasi ondoan kanpatuta lo egin ostean goizeko 6:00etan esnatu gaitu lehenengo 4X4aren soinuak. Martxan jarri eta bagoaz pixkanaka gatzagaren irteerarantz. Mendebaldetik sartu gara eta ia 150 kilometroren ostean ekialdetik utziko dugu. Nahiz eta gatzaren zuriak guztia inguratu, gaur egun ez da batere zaila gatzagan barna orientatzea bertatik pasatzen diren ibilgailuek aztarna iluna utzi baitute zoruan. Llica herritik Uyuni herrira doazen autobusekin gurutzatzea harrigarria izan da. Biderik zuzenena da gatzaga gurutzatzea eta Bolivia osoko errepiderik leunena ere hemen dute.


Uyuniko gatzaga atzean utzita gatz gehiagoren bila jo dugu ondoan dagoen Salar de Coipasa gatzagarantz. Bidean, Challacollo herrixkako irakasleak txoko bat utzi digu gaua pasatzeko. Challacollo herrixka La Paz hiribururako bidean topatuko ditugun hainbat herrixken adierazle ona da. Adobezko adreiluz eraikitako etxeak eta teilatua egurrez, lokatzez eta adaxkaz egina. Ongi zaindutako etxetxoak eraisten ari diren utzitako etxetxo zaharrekin tartekatzen dira.


Eta herrixka askotan adobezko eta egurrezko eliza kolonial xume eta politak aurki daitezke, batzuk, Challacollokoa bezala, oso ongi zainduak.


Salar de Uyunitik Salar de Coipasarako bidea ez da oso erraza eta batzuetan hondarretan ondoratzen zaigu bizikleta.


Azkenean sartu gara Salar de Coipasa gatzagan eta zoragarria izan da. Uyuniko gatzagan Incawasi irla atzean utzita turismoa desagertu egin da eta Coipasan ez dugu inor aurkitu. Autorik ez, zaborrik ez, jenderik ez, lurrean aztarnarik gabe… bukaeran ikusten den mendixka da jarraitu beharreko iparra.


Hori bai, Coipasako gatza ez da Uyunikoa bezain gogorra. Hemen gatza umelago eta askeago dago eta ez da Uyunin bezain erraza pedalei eragitea. Gatza gurpiletan itsasten da eta gatzagatik irten garenerako hilabetez janaria prestatzeko adina gatza daramagu bizikletetan!


Coipasako gatzagatik gertu dagoen Sabaya herrira iritsita Sajama Natur Parkerako bideari ekin diogu. Sabayatik irteteko bide desberdinak daude eta sabayatarrak ez dira ados jartzen egokiena zein den aukeratzerako orduan. Batzuek bide bat hartzeko esaten digute, besteek beste bat… goizean goiz bidea erabakitzen geundela aparizio bat izan dugu: Zenobio bizikletaz agertu zaigu. 

- Nora zoaz? - Negrillos herrira. - Zein bidetik? Nahi baduzue, elkarrekin joan gaitezke.
Gidari bikaina topatu dugu bat-batean. Bidezidor guztiak dakizki eta primeran goaz bere atzetik.


Zenobio igeltseroa da eta Oruro hirian bizi arren Negrillos herrixkan dabil lanean. Herrixkara iritsi eta bazkaltzera gonbidatu gaitu bere gelatxora. Hortxe dauka ohea, sukaldea… dena elkarrekin.


Arrautza egosia, arroza eta Charqui haragia. Charquia llama haragi deshidratatua da. Haragia denbora luzez lehortzen jartzen dute eguzkitan eta behin lehortu denean denbora asko irauten du. Hozkailurik ez dagoenerako aukera ona.


Bazkalostean sekulako euri-jasa hasi da eta aurrera jarraitzeko asmoa bagenuen ere azkenean Zenobiorekin pasa ditugu arratsaldea eta gaua. Goizean, ateri, lagun boliviarra agurtu eta aurrera jo dugu. Eskerrik asko Zenobio.


Hurrengo egunean Cruzani herrixkara iritsi gara. Bertan, ingurune paregabean, Pedro llama-zaintzailea bakarrik bizi da eta honek ere txokotxo bat egin digu.


Goizean goiz esnatu gara hirurak. Elkarrekin gosaldu, agurtu eta bakoitzak bere bidea hartu du: Pedro llamekin mendira eta gu bizikletekin bidera.



Cruzanitik irten eta berehala Lauca ibaia daukagu zain. Ez dago zubirik ibai hau zeharkatzeko eta traste guztiak beste aldera eramateko hiru joan-etorri egin behar izan ditugu. Hankak freskatu eta aurrera.


Inguruan Chullpa izeneko eraikinak ikusi ditugu. Chullpa polikromoak, gutxi gora-behera kristo ondorengo 1470-1540 Inka garaikoak, espainiarren aurreko garaietan hildakoak ehortzeko dorreak ziren.


Chachacomani herrian gaua pasa eta goizen goiz Sajama mendiaren ikuspegiak eguna argitu digu. 6.542 metrorekin Boliviako mendirik garaiena da Sajama sumendi itzalia.


Mendiaren inguruan zabaltzen da Sajama Parke Naturala eta bertan dago Sajama herria, mendiaren oinarrian. Guretzat toki berezia da Sajama. 2008ko udan Bolivian eginiko bidaian Ainhoa hementxe batu zen taldera eta oso oroitzapen onak ditugu.


Egun bat lasai eman dugu inguruaz gozatzen eta herritik oinez ordu eta erdira dauden geyserretara hurbildu gara. Ikusgarria da zuloetatik ura irakiten nola irteten den ikustea baina onena ondoan dagoen errekako ur beroan bainua hartzea izan da. Ia ordubete eman du Koldok kanpora ezin atera!



Sajama Natur Parkearen barruan herrixka txikitxoak daude barreiatuta eta Sajama mendiaz gain beste bi tontor garrantzizko ere ikus daitezke oso gertu. Parinacota sumendia (6.348m) ezkerraldean eta Pomerape sumendia (6.282m) eskuinaldean.


Sajama mendiaren postalezko irudiarekin bagoaz iparralderantz. Mendia atzean eta llamak belardian.


Zortea izan dugu natur parkera sartzeko ordaindu beharreko 100 bolivianoak aurreztu ditugulako. Sartu ginen atean, nagusia ez zenez, ez zegoen inor sarrera kobratzen eta irteeran, Tomarapi herrixkan, ez da inor agertu. Badaezpada ere ziztu bizian pasa gara irteerako langa ondotik.

Llama-zaintzaile batzuk, Zacarias jauna bezala, bizikletaz hurbiltzen dira beren llamak dauden belardietara. Etxea ondo itxi eta badoa bizikletaz.


Sajamatik La Pazerako bidean herriz herri eta  arroilaz arroila joan gara. Arroilaren behealdera jaitsi, erreka pasa, arroilaren goialdera igo…



Multinazionalen mundu Coca-Colizatu honetan badago alternatibarik. Guztiz boliviarra, aski goxoa.


Hiriburura iristen ari garen heinean aldaketa nabaria da. Geroz eta llama gutxiago dago eta geroz eta behi gehiago. Kinoa, berriz, garagarragatik aldatu da. Inguruko biztanleak, Leucaria anderea bezala, igitaiaz garagar uzta mozten topatu dugu. Behiak elikatzeko erabiltzen dute garagarra.



Jayuma LLallagua herrixkan ezusteko bikoitza izan dugu. Alde batetik, herri ondoan dagoen gatzaga eta bertako gatza nola ustiatzen duten. Beste aldetik, Valeria Apaza anderea. Andre jator honek etxeko ateak ireki dizkigu eta sekulako barreak egin ditugu elkarrekin.  Emakume galanta benetan.



Afaria eta gosaria elkarrekin hartzeaz gain lotarako txokoa ez zaigu falta.


Corocoro herria inguruko herri nagusiena da eta hemen ere ezustekoa galanta izan dugu herriko plaza jendez gainezka topatu dugunean. Astelehenero bezala bilkura dago Corocoroko udaletxean eta inguruko herrixka guztietako ordezkariak biltzen diren beren proposamenekin. Hori bai, denak, emakume nahiz gizon, beren Aymara jantzi dotoreekin atonduak.



Corocoro herrian, aspaldiko partez, La Paz hiriraino doan asfaltozko bidea aurkitu dugu. La Pazera hurbiltzen ari gara eta hortxe agertu da Boliviako Cordillera Real mendilerroa. 6.000 metrotik gorako hainbat tontorrekin eskuinaldean piramide formako Huayna Potosi (6.088m) nabarmentzen da.


Eta zer esan La Paz hiriaz. Hiri honetara bizikletaz iristen garen bigarren aldia da eta berriz ere aho bete hortz utzi gaitu: lapiko formako hiria, etxeak mendi magalean zintzilik eta hiriaren zaindari Illimani (6.462m) medi elurtua. Gustuko dugu La Paz.



DISFRUTANDO POR LAS ENTRAÑAS DE BOLIVIA

Dejamos atrás el perfecto asfalto de Uyuni, que ha visto crecer enormemente el turismo en los últimos años, y nos adentramos en el Salar de Uyuni. ¡Qué ganas teníamos! Es impresionante andar en bicicleta por este enorme salar, por el cual pedaleamos durante kilómetros rodeados de sal, a buen seguro una experiencia irrepetible.

Situado a 3.630 metros de altitud, es el desierto de sal más grande del mundo. Para que os hagáis una idea de su magnitud ahí va un dato: Nafarroa tiene una extensión de 10.391 km² y el Salar de Uyuni de 10.582 km². La sal que hemos ido pisando estaba dura, por lo que atravesarlo ha sido tarea fácil. Es un lugar perfecto para jugar: cerrar los ojos e intentar andar en linea recta, sacar miles y variadas fotos... buscar un lugar para almorzar también resulta sencillo, todo es sal, basta con sentarse y listo.
A pesar de que son varias las islas que se pueden encontrar en el salar, la más conocida es la de Incawasi. La enorme roca rodeada de sal es muy popular por la cantidad de cactus que la rodean. Cuando llegamos, nos encontramos con una marabunta de turistas que han llegado hasta aquí en 4x4, pero según se va acercando la puesta de sol, se van marchando poco a poco. Al final, nos quedamos solos, junto a las personas locales que viven de trabajar para el turismo, disfrutando de un maravilloso e inolvidable atardecer.

Pasamos la noche acampados junto a la isla de Incawasi y nos despertamos con los primeros ruidos de los 4x4 que llegan sobre las seis de la mañana. Así pues, nos ponemos en marcha dirigiéndonos hacia la salida este del salar, después de haber recorrido 150 kilómetros por este increíble lugar. A pesar de que el blanco de la sal cubre todo el paisaje, no es difícil orientarse, ya que los vehículos que atraviesan el salar dejan una huella oscura sobre el suelo. Ha sido impresionante cruzarnos con los autobuses que van desde el pueblo de Llica hasta Uyuni.

Dejando atrás el Salar de Uyuni, vamos en busca de más sal hacia el Salar de Coipasa por un camino nada sencillo, en el cual muchas veces se nos hunden en la arena las ruedas de las bicis. En el camino, los maestros de Challacollo nos dejan un hueco en su escuela para pasar la noche.

Finalmente, llegamos al Salar de Coipasa y resulta maravilloso. El turismo ha desaparecido por completo, no encontramos un alma en el camino; tampoco coches, ni basura, ni huellas... la montaña que vemos al final marca la dirección que debemos de seguir en nuestro viaje. Eso sí, al pedalear notamos que la sal de Coipasa no es tan dura como la de Uyuni y que nos cuesta más pedalear porque la sal, al estar más húmeda y más suelta, se pega con facilidad en las ruedas. ¡Salimos de allí con suficiente sal en las bicis como para sazonar la comida de un mes!

Al llegar a Sabaya, un pueblo cercano al salar de Coipasa, emprendemos el camino hacia el Parque Natural de Sajama. Para salir de Sabaya existen salidas diferentes y los lugareños no se ponen de acuerdo a la hora de decirnos cuál es el que debemos de escoger. Al amanecer, mientras decidíamos qué camino emprender, como una aparición llegó Zenobio en su bicicleta. 
- ¿A dónde vas? -A Negrillos . -¿Por qué camino? -Si queréis podemos ir juntos.
Y así, de la manera más inesperada, hemos dado con una magnífico guía que conoce todos los atajos y al que decidimos seguir gustosamente. Zenobio es albañil y aunque vive en Oruro, trabaja en Negrillos. Al llegar al pueblo nos ha invitado a comer huevo cocido, arroz y una carne deshidratada a la que le llaman charqui. La dejan secar al sol durante bastante tiempo, y una vez seca puedes tardar tiempo en consumirla. Resulta una buena opción cuando no hay frigorífico. Después de comer no hemos podido seguir con nuestra ruta porque ha estado lloviendo mucho, así que hemos pasado la tarde y la noche con Zenobio. A la mañana siguiente, ya con el cielo despejado, nos despedimos de nuestro amigo boliviano y seguimos adelante. ¡Gracias Zenobio!

Al día siguiente llegamos a Cruzani, situado en un entorno privilegiado donde Pedro, un pastor de llamas que vive solo, nos hace un hueco para dormir. Al día siguiente nos levantamos los tres pronto y después de desayunar nos despedimos; a cada uno le toca emprender un camino, Pedro se va con sus animales hacia el monte y nosotros continuamos nuestro camino pedaleando. Según salimos de Cruzani, nos encontramos el río Lauca, el cual debemos atravesar. Nos las apañamos como podemos, ya que no existe ningún puente para cruzarlo, así pues, nos toca hacer tres viajes de ida y vuelta para pasar todo lo que llevamos a la otra orilla. 

Pasamos la noche en Chachacomani y nos despertamos con vistas hacia Sajama, el monte más alto de Bolivia con 6,542 metros. A su alrededor se extiende el Parque Natural de Sajama y a sus pies, un pueblo con el mismo nombre. En el viaje que hicimos en 2008 a Bolivia, fue aquí donde Ainhoa se unió al grupo para continuar la travesía por el resto del país. Este lugar nos trae muy bueno recuerdos. 
Pasamos un día disfrutando del entorno y nos acercamos hasta los geysers que se encuentran en una caminata de hora y media. Es increíble ver cómo sale el agua hirviendo de los agujeros, pero sin duda, lo mejor ha sido podernos bañar en el contiguo río de agua caliente. Koldo se ha pasado casi una hora a remojo sin intención alguna de salir.
Dentro del Parque Natural de Sajama hay pequeñas aldeas y además del monte Sajama también pueden verse de cerca otras dos importantes cimas. A la izquierda el volcán Parinacota (6.348m) y a la derecha el de Pomerape (6.282m). Con esta estampa propia de una postal, nos marchamos hacia el norte, dejando atrás el monte y a las llamas.

Hemos tenido suerte y los 100 bolivianos que hay que pagar para entrar en el parque nos los hemos ahorrado. Al no acceder al parque por la entrada principal, no nos encontramos a nadie para cobrar, y al salir, en Tomarapi, tampoco ha aparecido nadie. Por si acaso, hemos pasado por al lado de la barrera a toda mecha.

El camino que une Sajama con La Paz lo hacemos pueblo a pueblo. Como alternativa al Coca-Colizado mundo globalizado, encontramos un refresco de cola local bien rico: Cocaquina. Según vamos acercándonos a la capital el paisaje va cambiando: vemos menos llamas y más vacas. La quinoa, por el contrario, ha sido sustituida por la cebada. Encontramos a los vecinos de la zona, entre ellos a Leucaria, segando la cosecha con una hoz.

 En Jayuma Llallagua nos hemos topado con una doble sorpresa. Por un lado, con un salar que se encuentra situado junto al río. Por otro, la señora Valeria Apaza, una mujer que nos ha abierto las puertas de su casa y con la cual hemos pasado momentos muy divertidos. Una gran mujer, que además de darnos de cenar y de desayunar nos ha hecho un hueco para que pudiéramos dormir.

LA PAZETIK CUZCORA, AGUR BOLIVIA
(traducción al final de la entrada)

La Paz hiria guretzat eta gure bizikletentzat indarberritzeko tokia izan da. Ia 10.000 kilometro eginak, gure bizikleten kateak eta pinoien kaseteak aldatzeko ordua iritsi da. Argazki kamerak ere konponketatxoa behar du. La Pazera iristear geundela aurreko gurpila zulo batean sartu eta Koldoren aurreko poltsako gauza guztiak, kamera barne, hegan joan ziren. Eskerrak kameraren objektibo matxuratua konpontzeko tokia topatu dugun. Eta guretzat ere txoko goxoa aurkitu dugu La Pazeko hiriko “Casa Ciclista”n. Txirrindulariontzat ostatu merkea eskaintzen du eta beti da atsegina esperientziak eta bideak elkartrukatzea. Etxea nahiko beteta egon ohi den arren giro lasaia topatu dugu guk.  Mapen inguruan gaude Simon eta Webi frantsesak, Daniel kolonbiarra eta gu biok.


Bizi-biziak dira hiriko kaleak eta batzuetan kontraste handiak topa daitezke. Murillo plaza dotorea


eta Amerikako hiri askotan topa daitezkeen zapata-garbitzaileak. Lanbide gogor honetan atseden hartzeko edozein txoko da ona.


La Pazeko hiritarrek zinez eskertu dute bertako maldei aurre egiteko azken urteetan eraikitako funikular dotorea.


Guk zortea izan dugu hiria uzteko egunean. Cristianek, Casa Ciclistako arduradunak, bizikleta-lasterketa batean parte hartuko du Viacha herrian eta autoa hartuta gu ere bertaratu gaitu bizikleta, ekipaia eta traste guztiekin. La Pazeko irteera gogor eta desatsegina aurreztu digu eta bigarren mailako bideetatik abiatzeko parada izan dugu. Horretaz gain esperientzia polita izan da Boliviako lasterketa baten hasiera ikustea. Eskerrik asko guztiagatik, Cristian.


Berriz ere martxan, hiritik urruntzen goaz gerturatu ginenean bezala: behiak inguruan eta nekazariak garagar uzta jasotzen. Egun berean ikusi ditugu boliviar bizikletak lasterketan eta boliviar bizikletak landetan.


Bolivia, gu bezala, benetako herrialde patateroa da. Patata da nagusi inguruan eta ezinbesteko elikagaia bertakoen dietan. Hori bai, gure aldean patata aniztasuna izugarria da hemen. Ezagutzen ez ditugun patata mota pila dituzte eta horietan berezienetako bat “chuñoa” da. Patata mota hau etxearen kanpoaldean uzten dute gutxienez bi gauez izoztu dadin eta gero, sukaldean prestatu aurretik, mahatsa lez, hankekin zapaltzen dute. Horretan topatu dugu bat baino gehiago.


Bazkalorduan herrietan aukera onak eta merkeak topatzea erraza da: 10 bolibianogatik (euro eta erdi) “almuerzo” goxoa. Zopa lehenengo eta bigarren plater oparoa eskaini dizkigu AnaPucarani herrixkan.



Janariarekin jarraituz, gazta barra-barra jaten ari gara. Andrea andereak, Titicaca lakurako bidean, lotarako txokoa eskaintzeaz gain esne jetzi berria oparitu digu eta guk, goizean, agurtu aurretik, kiloko behi-gazta erosi diogu. Badugu aste batzuetarako gazta zati bat!



Iritsi gara Titicaca laku erraldoira. Bolivia eta Peru artean, bataz beste 3.812 metroan kokatua, nabigatu daitekeen munduko lakurik garaiena da. Oso ederra da bere inguruan bizikletaz ibiltzea eta bertatik Boliviako Cordillera Real mendilerroaren ikuspegia zoragarria da.


San Pablo de Tiquinatik San Pedro de Tiquinara igarotzeko ontzia hartu behar da, Pasai San Juanetik Pasai San Pedrora bezala. Egurrezko baltsa antzeko ontzietan denetarik sartzen da: auto, moto, autobus, kamioi zein bizikleta.


Laku ertzean kokatua dagoen Copacabana herri turistikora iritsi gara.


Bertatik irteten dira laku erdian kokatuta dagoen “Isla del Sol” irlarako txalupak eta, ikusi dugunez, turismoa izugarri ugaritu da azken urteetan. Bizikletak Copacabanan utzi eta bagoaz gu ere artaldean.


Egiari zor, toki ederra da “Isla del Sol” eta kokagune paregabean egoteaz gain Inkek eraikitako hainbat aztarna ikus daitezke.



Halere, guretzat onena, bakardadean, lasai asko egin dugun kanpaldia izan da. Ilunabar eta egunsenti zoragarriak.


Copacabanatik oso gertu daukagu Bolivia eta Peru banatzen dituen muga. Laku erraldoiaren ondotik, bagoaz hainbeste eman digun Boliviatik. Duela zazpi urte egon ginen lehen aldiz herrialde honetan, bueltatuko ginela  esan genuen eta bueltatu gara. Aldi hartan, Bolivia borbor zegoen politikoki, aldaketa garaia zen. Oraingoan, orduan hasitako bidearen emaitza batzuk ikusi ditugu. Hazten ari da Bolivia eta jendearen bizimodua hobetzen doa. Eskolak, osasun zentroak, errepideak, zubiak, etxebizitza berriak… hori da guk ikusi duguna. Horregatik, guk behintzat argi dugu.


Bagoaz hainbeste maite dugun Boliviatik boliviarren berotasun, gertutasun, gardentasun eta sakontasunarekin. Eskerrik asko denoi.


DE LA PAZ A CUZCO, ADIÓS BOLIVIA

La Paz ha sido para nosotros un buen lugar para poner a punto nuestras bicis. Después de 10.000 kilómetros era ya el momento de cambiar las cadenas y los cassettes de piñones. También hemos aprovechado para hacerle un pequeño arreglo a la cámara de fotos. Cuando estábamos ya cerca de La Paz, la rueda delantera de Koldo se metió en un agujero y todo lo que llevaba en la bolsa de la parte delantera, incluida la cámara, voló. Menos mal que al llegar encontramos un sitio para arreglar el objetivo dañado. También hemos tenido suerte al poder alojarnos en la Casa Ciclista de La Paz, un lugar con precios baratos y que te da la oportunidad de compartir experiencias con otros cicloviajeros. Aunque la casa suele estar bastante ocupada, hemos disfrutado de un ambiente tranquilo. En la foto, rodeados por mapas, nos encontramos junto a los franceses Simon y Webi y un colombiano llamado Daniel.

Las calles de esta ciudad están llenas de vida y en ocasiones, el contraste que puedes en encontrar en ellas es sorprendente. La elegante plaza Murillo por un lado, y la típica estapa americana de los limpiadores de botas por otro son una muestra de ello.

Hemos tenido mucho suerte a la hora de despedirnos de La PazCristian, responsable de la Casa Ciclista, iba a participar en una carrera en bici en el pueblo de Viacha y aprovechando la oportunidad hemos ido con él hasta allí en su coche. Así es como nos hemos librado de la dura y complicada salida de La Paz, además de poder continuar con nuestro camino por carreteras secundarias. Ha sido una bonita experiencia poder ver la salida de una carrera ciclista en Bolivia. Muchas gracias por todo Cristian.

Bolivia es, como nosotros, un verdadero país patatero. La patata es un ingrediente principal en su dieta y se cultiva abundantemente en sus tierras. Eso sí, la variedad que poseen no es comparable a la nuestra. Cuentan con un montón de variedades de patata que nosotros ni conocemos, entre ellas el chuño, la cual tienen como costumbre dejarla fuera de la casa durante dos noches para que se congele, y después, antes de cocinarla, al igual que se hace con la uva, la pisan.

A la hora de la comida es sencillo encontrar un buen lugar donde comer a muy buen precio; por 10 bolivianos (euro y medio) puedes hacer un buen almuerzo. En PucaraniAna nos ha ofrecido una sopa de primero y un abundante plato de segundo. Siguiendo con el tema de la comida, tenemos que decir que estamos disfrutando mucho comiendo queso. La señora Andrea, de camino al lago Tititcaca, además de ofrecernos un lugar agradable donde descansar,también nos ha obsequiado con leche recién ordeñada. Nosotros por nuestra parte, antes de despedirnos, le hemos comprado un queso de leche de vaca de kilo. ¡Ya tenemos provisiones para unas cuantas semanas!

Llegamos al gigantesco lago Titicaca, que se encuentra situado entre Bolivia y Perú, a una altura media de 3.812 metros, lo que le hace ser el lago navegable más alto del mundo. Es precioso poder pedalear alrededor del lago en bici y disfrutar con las maravillosas vistas de la Cordillera Real de Bolivia. En el turístico pueblo de Copacabana, que se encuentra junto al lago, se cogen las barcas con destino a la Isla del Sol. Observamos que el turismo ha aumentado considerablemente en los último años. Nosotros dejamos las bicicletas en Copacabana, pasando así a formar parte del rebaño de turistas. A decir verdad, la Isla del Sol es un lugar precioso, que además de estar localizado en un enclave que la hace más bonita aún, cuenta también con vestigios de construcciones incas. Sin embargo, nosotros nos quedamos con la tranquilidad de la acampada tanto al anochecer como al amanecer.

Muy cerca de Copacabana se encuentra la frontera que separa Bolivia de Perú. Pedaleando por la orilla del río, nos despedimos de este país que tanto nos ha dado. Fue hace siete años cuando por primera vez estuvimos aquí y dijimos que volveríamos. En aquel momento, Bolivia vivía un momento político histórico que estaba en plena ebullición, eran tiempos de cambio. Ahora, hemos podido observar el resultado de aquellos cambios. Bolivia está creciendo y la calidad de vida de sus gentes mejora poco a poco. Se nota en infraestructuras como los centros de salud, las escuelas, las carreteras y los puentes, las casas... Así lo hemos percibido nosotros. Es por ello que lo tenemos claro.

Nos marchamos de Bolivia con el calor, la cercanía, la transparencia y la profundidad de los bolivianos presentes. ¡Gracias a todos/as!

IBILBIDEA - RUTA




orrialde nagusia - página principal